II. LUR AZPIKO ARGAZKIGINTZA IKASTAROA ARDITURRIKO MEATEGIAN, OIARTZUNEN

Datorren larunbatean, otsailak 15, II.Lur azpiko argazkigintza ikastaroa  antolatu da Arditurriko Parketxean, Aiako Harria Parke Naturalean. Antxon Elorza eta Luis Nieto ModoBulb-eko argazkilariak izango ditugu irakasle ikastaro berezi honetan. Aurtengoa bigarren edizioa da.

Ondorengo bideoan iazko ikastaroaren laburpen bat ikusi dezakezue:

Goizeko 9:30etan hasiko da Arditurriko Parketxean (Oiartzun) meategiari buruzko historia azaltzen duen ikus-entzunezkoarekin eta ikastaroak guztira 4 orduko iraupena izango du.

Sarrera honen ondoren, argibide teorikoak emango dira ondorengo gaiak landuz:

-Meategiko baldintzek nola eragiten duten argazki bat ateratzeko garaian. Iluntasuna eta hezetasuna.
-Kameraren konfigurazioa.
-Argia neurtu. Bulb modua.
-Fokatzea
-Argiztapena
-Taldean argazkiak atera

Ondoren, meategira sartuko gara, erromatarren garaitik ustiatuak izan diren meazuloak bisitatuz. Meategia sakonean bisitaren zati bat egingo dugu eta argibide teorikoak praktikan jarriko ditugu.

Parte hartzaileek reflex kamera, kanpo-kliskagailua, tripodea, lentea garbitzeko zapia, linterna eta flash-a (aukerazkoa) ekarri behar dute. Prezioa pertsonako 50€koa da eta izena aldez aurretik eman behar da.

Antolatzaileak: Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioa eta ModoBulb

Informazioa eta erreserbak:
943 494521/ 943 495069
arditurri@gipuzkoamendizmendi.net
info@modobulb.es

Advertisements

Utzi iruzkin bat / Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s