Hernaniko kronika.net web orrian “Gozatua Hernanin” planari buruz argitaratutakoa

Txotx garaian, menu berezia: mendi buelta, sagardogintza eta otordua

`Gozatua Hernanin´ izena du planak, eta Hernaniko kultur ondarea modu atseginean ezagutzeko aukera ematen du. Aurrez egin behar da erreserba eta gutxienez 20 pertsonako taldea osatu behar da.

2014/01/19 – Igandea

Joan den igandean hasi zen Hernanin 2014ko txotx denboraldia. Sagardotegietara buelta egiteko ohitura tradizionala errotua dago herrian: menu bikaina jan eta nahi adina sagardo fresko edan. Ohitura honetatik haratago, turismoak, kulturak eta txotx garaiak bat egiteko saiakera bat bada azken urteetan. Horren harira, hiru planeko menu berezia osatu du aurten Gipuzkoako Parketxe Sare Fundazioak, Larre Gain sagardotegiarekin elkarlanean: Gozatua Hernanin: sagardogintza, sarobeak eta trikuharriak. Azaldu dutenez, Her­na­niko kultur ondarea modu atseginean ezagutarazi nahi dute.

Mendi ibilaldi gidatua, Aiako parkean barrena

Mendi buelta gidatua da menuko aurreneko platera. Aiako Parke Naturalean men­­di buelta antolatu dute, sailtasun gutxikoa. Saratseko leporantz abiatuko dira, inguruneko paisaia kulturala zuzen-zuzenean ezagutzeko: sarobeak eta trikuharriak dira ondare honetako izarrak. Ibil­bidea bi ordu ingurukoa izan­go da.

Bigarren parada, Larre Gain
Bigarren plateraz dastatzera, Larre Gain sagardotegira itzuliko dira. Bertan izango du helmuga, mendi bueltak. Sa­gardogintza izango da La­rre Gainen, gai nagusia. Egin­dako ibilaldian zehar sa­gardogintzarekin lotura zu­ze­na duten zenbait gai landuko dituzte: sagastiak, sagarrondoaren zikloa… Larre Gaingo esperientzia ordea, haratago joango da: sagardoaren historia, egiteko prozesua, sagardoaren ezaugarri nagusiak, sagar jo­tzea, botilaratzea… azalduko dituzte bertan. Sagardora dedikatzen denak, edari honen funtsa zein den azaltzea izango da beraz, bigarren pun­tu honen helburu nagusia. Azalpen guztiak ordubete inguruan emango dituzte.

Otordua, sagardotegian
Eta ikasitako guztiaren ondorioa probatzea izango da menuaren ginda: sagardoa. Larre Gain sagardotegian otordu batekin bukatuko da plana. Otordua bazkaria edo afaria izan liteke.

Denentzako modukoa
Otorduaz aparte, hiru ordu inguruko jarduera da Gozatua Hernanin. Antolatzaileek dio­te, edonork parte hartzeko moduko plana dela, eta beti ere, aurretik eskatuta, moldatu edo egokitu litekeela. Herritar guztie zuzenduta antolatu dute, eta baita hezkuntzara formalki dedika­tzen ez diren taldeei ere, euskaltegi eta elkarteei, esaterako.

Urte guztian, aukeran
Halako planek sagardotegi garaian tiradizo berezia badute ere, Gozatu Hernanin plana urte osoan egiteko aukera dago. Urrian larunbatetan, goizez edo arratsaldez. Azaroan, abenduan eta urtarrilean, asteartetik igandera, goizez. Eta otsailetik irailera, asteartetik igandera baita ere, baina goizez eta arratsaldez (igandeetan ez da afaririk ematen). Azken bi kasu hauetan, talde minimo bat osatzea eskatzen da, 20 pertsonakoa. Bestalde, gogoratu nahi dute jarduera hau banaezina dela, hau da, Larre Gain sagardotegian bazkaltzea edo afaltzea ezinbestekoa dela.

Informazioa eta erreserbak
Jardueraren inguruan informazio gehiago nahi duenak, edo erreserba egin, hiru modu ditu: 943 49 50 69 edo 943 55 58 46 telefonora deitu; arditurri@gipuzkoamendizmendi.net edo http://www.gipuzkoamendizmendi.net.

www.kronika.net

Advertisements

Utzi iruzkin bat / Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s