Taloak Barandiaran Museoan: urtea aho zapore onarekin buka dezagun!

taloaUrtea aho zapore onarekin bukatu asmoz, Talo tailerrak antolatu dira Barandiaran museoaren inguruan, Ataunen. Arto-lana ezagutzeko aukera paregabea da honakoa. Jose Migel Barandiaranek jasoriko hainbat kontakizun entzungo dira eta Euskal Herrian artoak eta taloak izan duten garrantziaz jabetzeko parada izango da. Errotatxo izeneko errotan arto aleak aletu eta irina egingo da, errotaren funtzionamendua zein den ikusiz. Jarraian irinarekin norberak bere taloa egiteko aukera izango du eta nola ez, hura dastatuz amaituko dugu tailerra.

Abenduaren 26, 27 eta 28an izango dira tailerrak, eguerdiko 12:00etan (aurre erreserba behar du) eta ordu eta erdiko iraupena izango dute. Egun horietaz gain urtean zehar edozein egunetan taldeek tailer hori gauzatzeko aukera ere izango dute, aurrez erreserba eginda. Mota guztietako publikoari dago zuzendua, familiak, lagun-taldeak, ikastaldeak, elkarteak, norbanakoak,…

Prezioa: 5 euro pertsonako Prezio murriztua: 3 euro taldeak eta 12 urtez azpikoak

Beraz, animatu eta hamaiketakorik gabe etorri!

Informazio gehiago eta erreserbak:

barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net/

943 18 03 35 /943 67 06 37

Advertisements

Utzi iruzkin bat / Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s