“LEKU-IZENAK, INGURUNEAREN AURKIBIDE” IBILALDI BEREZIA IGANDE HONETAN AIAKO HARRIA PARKE NATURALEAN

“LEKU-IZENAK, INGURUNEAREN AURKIBIDE” IBILALDI BEREZIA IGANDE HONETAN AIAKO HARRIA PARKE NATURALEAN

Igande honetan, abenduak 8, ibilaldi gidatu berezia antolatu da Aiako Harria Parke Naturalean. Gidaria Luis Mari Zaldua filologoa izango da eta hiru orduko iraupena izango du gutxi gora behera.

Inguruneak, gizakiak ingurunearengan bezalaxe, izaki bizidunengan eta hizkuntzengan eragiten du. Ibilbide honetan toponimia baliatuko dugu, leku-izenak alegia, gizakiaren eta ingurunearen arteko elkareragina hobeto ezagutzeko eta sentitzeko.

Mundu guztian barrena, gizakiak bere ingurunea izendatu egiten du eta hizkuntza du horretarako bitartekoa. Leku-izenek gizakiaren bizimoduaren berri ematen digute eta inguruan ohikoak diren osagaiez osatuta daudenez, garaian garaiko nahiz lekuan lekuko giza-talde bakoitzak bere inguruneaz egindako interpretazioa ezagutzeko aukera ematen digute. Toponimoak beraz, ingurunearekin zuzenki loturik daude eta ingurunea eraldatzean, hiztunak desagertzean, nahiz hizkuntza batek bestearen lekua hartzen duenean, denboran irauten duten lekuko azkenak dira.

Ezinbestekoa da aurrez izena ematea 943 494521 edo 943 495069 telefonoetara deituta edo arditurri@gipuzkoamendizmendi.net helbidean.

Abiapuntua: Arditurriko Parketxea (Oiartzun)
Ordutegia: 10:30-13:30
Prezioa: Helduek 5€ eta 5-12 adin tarteko umeek 3€
Hizkuntza: Euskara

Informazioa eta erreserbak:
943 494521/ 943 495069
arditurri@gipuzkoamendizmendi.net
http://www.gipuzkoamendizmendi.net

Advertisements

Utzi iruzkin bat / Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s