Igandean Altxor bila ibiliko gara Iturraranen

Igande honetan, azaroak 17, naturan orientatzen ikasi asmoz Altxorraren bila jolasa antolatu da Iturraran Parketxean. Partaideek, iparrorratza eta planoa eskuan, Lorategi Botanikoan ezarria dagoen orientazio ibilbideko balizak topatu beharko dituzte eta naturako zenbait elementuren inguruko galderak erantzun. Joku honen bidez helburu ezberdinak lortu nahi dira: orientatzen ikasi, naturari buruz zertxobait ikasi eta ondo pasa!

Igande honetako jardueran izen ematerik izan ez dutenek aurrerago egingo dugunean eman ahal izango dute, oraingoan dena betea bait dago.

Mikopoteorako autobus zerbitzua / Servicio de autobús para el Micopoteo

Azaroaren 16an Arantzazuko Mikopoteora eta aurreko hitzaldira etortzeko autobus zerbitzu berezia izango da Oñatiko KORREOS geltokitik, Arantzazura. Zerbitzua Oñatitik 17:20-22:00 bitartean, 40 minuturo; eta,  Arantzazutik Oñatira 17:40-22:20 bitartean, 40 minuturo.

Zerbitzuan Zelai-Zabalen gelditzea eskatu ahal izango da.

mikopoteo AUTOBUSA

El 16 de noviembre habrá servicio de autobús especial para subir al Micopoteo de Arantzazu y la charla anterior. El servicio saldrá de la parada de Correos en Oñati hacia Arantzazu de 17:20 a 22:00, cada 40 minutos y de Arantzazu a Oñati de 17:40 a 22:20, cada 40 minutos.

Se podrá solicitar parada en Zelai Zabal.

Orortegi Gaztaindegian bisita eginez ezagutu ​Itsasoa eta gaztaren munduak Aian

Itsasoa ardatz hartuta, azaroan zehar,  Urola Kostako esperientzia gastronomikoak eskainiko dira igandero

“Itsas Zaporeak” ekimena abian da azaroan.  “Kosta Gastronomika”  Urola Kostako turismo eskaintzaren baitan azaroan zehar, igandero, eskualdeko herri bakoitzean esperientzi bat eskainiko da. Aurtengo edizioan, esperientzia gastronomiko guztiak eskualdeko itsas ondarearen gaineko kontakizunarekin osatuko dira.

Urola Kosta eskualdeak gastronomiaren arloan duen aberastasunean oinarritzen da ekimena. Eskualdeko gastronomia sustatu eta balioan jartzeko, 2015. urteaz geroztik jardun dira turismo mailako estrategia jorratzen bost herritako Udaletako Turismo sailekin elkarlanean. Herri bakoitzetik, goi mailako kalitatea duten produktuak hautatu dituzte Kosta Gastronomikaren bitartez balioan jartzeko, Aiaren kasuan bertako gaztak jarriaz balioan.

Gastronomiaz haratago
Itsas ondarea du oinarri ekimenak, horregatik gastronomiaz haratago, eskualdeko itsas ohitura, tradizio eta bestelakoak jorratuko dira azaroan zehar. Horretan jardungo da Leire Otero historiagilea, esperientzia gastronomiko guztietan, gidari lanak egiten. Eskualdearen istorio, bitxikeria eta tradizioak ezagutarazteko.

Azaroaren 17an,  Aiaren txanda izango da. Artzain eta gaztagileen eskutik ekoizpen prozesua ezagutuko da. gaztarekin batera, bertako sagardoa ere dastatzeko aukera eskainiko dute, eguerdiko 12:30etik aurrera, sei euroren truke.

Animatu eta etor zaitez gaztagintzaren mundua bertatik bertara ezagutzera.

 

 

Udazkenaren mintzoa Pello Zabalarekin

Azaroaren 23an, larunbatarekin, Arantzazuko Parketxeak naturaren eta bereziki udazkenaren mintzoa irakurtzera gonbidatzen ditu bisitariak, Arantzazuko Santutegiaren inguruan burutuko den ibilaldi labur eta erraz baten bitartez, Pello Zabala gidari izango delarik.

Naturaren liburutik ateratzen den mintzoaren aditzaile arretatsua da Pello Zabala. Izan ere, liburu baten modukoa da natura, baina liburu hori zabaltzen eta irakurtzen jakin behar da. Gauza txikiei erreparatzen ikasi beharra dago, bizitzaren mamiak presaren sator-zulotik ihes egingo ez badigu.

Ibilaldia Arantzazuko Parketxean hasiko da 11:00etan eta ordu eta erdi inguruko iraupena izango du, puntu berean amaituz. Inguratzen denak, ondoren Parketxea bisitatzeko aukera izango du.

Jarduera dohainik izango da eta azalpenak euskaraz izango dira. Leku mugatuak daude, beraz, aurrez izena ematea beharrezkoa da.

Informazio gehiago eta erreserbak:

943 78 28 94 / 699 33 51 83

arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

Udazkenaren mintzoa2019

Badator Marimunduko bere ipuin harrigarriekin

Urtero legez, badator Marimunduko bere ipuin harrigarriekin eta aurten bi parketxeetara egingo du bisita, hain zuzen ere, Anduetza parketxera eta Arantzazuko parketxera.

Lehena, Zegamako Anduetza Parketxean izango da, azaroaren 24ean, igandean, eta bi saio izango dira: 11:00etan (lehen emanaldia) eta 12:30ean (bigarren emanaldia).

Bigarren aukera, Arantzazuko parketxean izango da, abenduaren 1ean, igandean, eta bi saio izango dira ere: 11:00etan (lehen emanaldia) eta 12:30ean (bigarren emanaldia).

 

Euskal Herriko ipuin eta mitoetara gerturatuko gara Marimunduko (Maitane Aizpurua) gonbidatuaren eskutik. Maitane Aizpurua, Ataungo Jentilbaratza Kultur Elkarteko kidea da eta Joxe Miel Barandiaranek bildutako hainbat ipuin eta kontakizun harrigarri azalduko ditu.

Emanaldia euskaraz izango da eta aurrez izena ematea ezinbestekoa da. Prezioa: 2.50€

9. Mikopoteoa Arantzazun / Novena edición del Micopoteo en Arantzazu

Azaroaren 16an Mikopoteo jardunaldiaren bederatzigarren ekitaldia hartuko du Arantzazuk.

Jardunaldiaren aurtengo ekitaldian Raúl Fraile mikologian aditua izango da hizlaria beste behin, eta dastatuko diren mikopintxoak Arantzazuko Santutegia Hotela, Goiko-Benta, Milikua, Sindika eta Zelai-Zabal jatetxeek prestatuko dituzte.

Informazio gehiago: 943782894/669335183 arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

Mikopoteoa2019

El sábado 16 de noviembre se celebrará la novena edición de la Jornada del Micopoteo en Arantzazu.

Esta nueva edición contará una vez más con la conferencia del experto en micología Raúl Fraile y la degustación de los micopintxos elaborados por los restaurantes Goiko-Benta, Hotel Santuario de Arantzazu, Milikua, Sindika y Zelai-Zabal.

Para más información: 943782894/669335183 arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

San Pedro ermitako erromatar garaiko hilarria Zegaman

San Pedro ermita_2019

Datorren azaroaren 7an, ostegunean, Zegaman kokatzen den San Pedro ermitan dagoen Antzinaroko hilarri garrantzitsuaren inguruan hitzaldia izango da. Hitzordua arratsaldeko 7etan izango da Anduetza Parketxean.

Luis Mari Zalduak, San Pedro ermitako erromatar garaiko hilarri honen inguruko hitzaldia emango du, San Martin Feriaren egitarauaren barruan. Luis Mari Zaldua onomastikariak, haren testuingurua eta ezaugarri nagusiak azalduko ditu. Hitzaldia dohainik izango da.

Gaztagintzaren sekretuak Gomiztegiko artzain eskolan / Descubre los secretos del queso en Gomiztegi

Azaroaren 24an, igandez, Gaztagintzaren sekretuak ezagutzeko aukera eskainiko du, beste behin, Arantzazuko Parketxeak Gomiztegi artzain eskolarekin elkarlanean. Familia edo lagunartean goiza igarotzeko plan zoragarria.

Jarduerari Arantzazuko Parketxetik emango zaio hasiera bertatik abiatzen den ibilbide irisgarritik ibilaldiari ekinez. Ibilaldia gidatua izango da eta geldialdi desberdinak egingo dira ingurunearekin zerikusia duten gai desberdinak jorratuz.

Ibilaldiaren amaieran Gomiztegi Baserriarekin topo egingo dute bisitariek eta bertan baserrira bisita gidatua eskainiko zaie, bere jatorria eta funtzionamendua ezagutuz. Artzaintzak gure kulturan izan duen garrantzia ezagutzera ematea izango da bisitaren funtsa, ogibide hau gertuagotik ezagutuz.

Instalazioetara bisita, gazta nola egiten den azaltzen duen diaporama, artzai txakurren erakustaldia eta Arantzazu gazten dastatzearekin borobilduko dute goiza bisitariek.

  • Hasiera ordua eta iraupena: 10:30 (3 ordu eta erdi)
    • 10:45-12:00 abiatu ibilbide irisgarritik
    • 12:00-13:15 Gomiztegira bisita
    • 13:15-14:00 Parketxera itzuli geldialdirik gabe
  • Nori zuzendua: publiko orokorra/ familiak
  • Prezioa: 10€ helduek/ 5€ haurrek (3-10 urte)
  • Aurrez izena eman behar da, leku mugatuak.

Izen ematea eta informazioa: 943 78 28 94/699 335 183 arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

Gaztagintzaren sekretuak Udazkena2019

El 24 de noviembre, domingo, el Parketxe de Arantzazu ofrecera una vez más la oportunidad de conocer los secretos del queso en la escuela de pastores de Gomiztegi. Un plan maravilloso para pasar la mañana en famila o entre amigos.

La actividad comenzará en el Parketxe, dando un paso por el camino accesible que comienza en este punto. La caminata será guiada y se realizarán diversas paradas para tratar temas reacionados con el entorno.

Al final del trayecto, los visitantes se encontrarán con el caserío Gomiztegi, donde se realizará una visita guiada para conocer su origen y funcionamiento. El objetivo de la visita será dar a conocer la importancia que ha tenido el pastoreo en nuestra cultura, conociendo el oficio de cerca.

Después de ver las instalaciones, el diaporama sobre elaboración del queso y demostración de perro pastor, los visitantes terminarán la mañana con una degustación de quesos Arantzazu.

  • Hora y duración: 10:30 (3h y media)
    • 10:45-12:00 paseo guiado por el camino accesible
    • 12:00-13:15 visita a Gomiztegi
    • 13:15-14:00 vuelta al Parketxe sin paradas
  • Dirigido a: público general / familias
  • Precio: 10€ adultos/ 5€ niños (3-10 años)
  • Plazas limitadas, es necesario reservar plaza.

Información y reservas: 943 78 28 94/699 335 183 arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

 

Udazkeneko txu-txua igaro da Arditurritik

Gaurkoan, ohitura dugun legez, tren berdearekin konbinatuz Arditurriko meategia ezagutzeko aukera eskaini dugu. Goizak eguraldi txarra ekarri behar zuela bazirudien ere, azkenean ateri mantendu da,  bertaratu diren bisitarien gozamenerako. Arrakasta handia izan ohi duen plana da, izan ere tren berdean ibiltzeak badu xarma berezia!

Gogoratu aukera berri bat izango duzuela abenduaren 6ean, erreserba nahitaezkoa da beraz deitu edo idatzi berehala!

URUBIAK, HONTZAK ETA MIKAK BERRIRO HEGAN PAGOETAKO BASOETAN

Azaroaren 9an, Iturraran Parketxean, Igeldoko Arrano Etxean sendatutako hainbat hegazti askatuko dira. Arrano Etxean,  arrazoi desberdinak direla medio zauritutako edo gaixotutako animaliak sendatzen dituzte eta hauek ahalik eta lasterren beren ingurune naturalera itzultzea da haien xedea.

Arratsaldeko 18:00etan emango diogu hasiera askatze ekitaldiari. Lehenbizi, basozain batek, hegazti hauei buruzko azalpenak emango dizkigu eta baita zauriturako hegaztiren bat topatu ezkero jarraitu beharko genukeen protokoloa ere. Ondoren, urubiak, hontza eta mikak askatuko dira.

Familian egiteko plan ederra proposatzen dizuegu beraz Iturraran Parketxetik, hegaztiak gertutik ezagutu eta askatasunean mendira nola itzultzen diren ikusiz.

Zatozte gurekin momentu magiko hau bizitzera!